2014/11/06

Testuaren irakurraldia Info 7ko SARTU DA LAPURRA irratsaioan



Arra.Arraroa antzezlanak ibilbide kuriosoa izan du oholtzan (Iñigo Ortegak bi bertsio ezberdin antzeztuta, Kafkaren aulkia berto-saio dramatizatuan...) eta oholtzatik at: azken hiru urteetan irakurle talde ugaritan aztertu eta irakurri dute, Arratsatera adibidez egilea gonbidatu zuten... eta oraingoan, irakurraldia entzun ahal izan dugu Jon Olanoren ahotsetik, Info 7 irratian. 

HEMENTXE duzue entzuteko aukera.


2014/04/21

Oier Guillan "Kafkaren aulkia" emanaldian

Kafkaren aulkia emanaldia Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsolariek sortu dute, Pello Ramirez musikaria bidelagun. Saio bakoitzean idazle bat gonbidatzen dute, bertsolariek aurretik ezagutzen ez duten testu bat irakurtzera. Testua irakurketan tartekatuta bertso saioa osatzen dute bertsolariek.

Oier Guillanek Arra.Arraroa testua hartu zuen ardatz otsailaren 20an Erandion egindako saioan. Jatorrizko testuari testu berri gehiago gehitu zizkion, "askatasuna eta akatstasuna" gaia oinarri hartuta. Jarraian emanaldiaren argazki batzuk:







2013/12/29

Antzezlanaren bertsio berritua aurkeztu dugu Zarautzen



Arra.Arraroa 2.0. izenarekin aurkeztu dugu antzezlanaren bertsio berritua. Asko dira antzezlan honekin egin ditugun probak: irakurketa dramatizatuak, pieza esperimentalak (Eztena), bakarrizketa. Oraingo honetan beste bide bat hartu dugu, Ainhoa Alberdi sartu delarik zuzentzera: testuaren zati batzuetan jarri dugu arreta haien ordena aldatuta, lan fisikoan oinarritu gara testutik harago, maskara lana...

2012/08/03

'Arra.Arraroa' abian

 Iñigo Ortega Ermuko emanaldian.

Urte amaierarekin estreinatu genuen 'Arra.Arraroa' antzerki pieza, Donostian eta Durangon. Horren ostean hamaika proiektutan aritu gara parte hartzaileok, eta uztailean Ermuko Euskal Birus elkartearen ekimenez hartu dugu berriro. Kalean egin genuen, gaiari buruzko poesia errezitaldi labur batez lagundua.

Arreta handia sortu du pieza honen edukiak, eta horregatik esperimentatzen jarraitzeko grina piztu zaigu. Piezako gizona bezala, oraindik sortze prozesuan da 'Arra.Arraroa.'.

'Arra.Arraroa.' Guardetxean eta Dokan estreinatu zen, Donostia Kulturaren ekimenez.

San Agustin aretoan eskaini genuen bertsio laburtua, 2011ko Durangoko Azokan.

EHAZEk antolatutako antzerki maratoiaren barruan eskaini zen pieza Durangoko San Agustinen.


2011/11/24

'Arra. Arraroa' antzezlanaren ESTREINALDIAK Donostian


Azkenean iritsi da unea: 'Arra. Arraroa.' antzezlana estreinatuko dugu  Donostia Kulturaren eskutik, honako datetan:

- Azaroaren 27an, igandearekin, 19:00etan Guardetxean.
- Abenduaren 1ean, ostegunarekin, 20:00etan Doka Kafe Antzokian.

Hainbat hilabete eman ditugu lanean, esperimentatzen, bilatzen, testua pertsonaiaren beharretara egokitzen. 30 minutu inguruko pieza izango da azkenean, umorez, indarrez eta batez ere maitasunez beterik.

Bidelagun izan ditugu lagun hauek: Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo, Miren Alcala, Julia Marin, Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Mintzola, Koldo. Eskerrik asko eta muxu arraroak denontzat!!!

'Arra. Arraroa' datuak:
Arra. Arraroa. antzezlanak Donostia Kulturak plazaratutako Poltsiko Antzerkia Sorkuntza beka jaso du aurten, Tripakiak proiektuarekin batera.
Arra. Arraroa antzezlana Artezblai argitaletxeak argitaratu zuen iaz Herio heroi antzezlanarekin batera.

Fitxa artistikoa:
Aktorea: Iñigo Ortega.
Testua: Oier Guillan.
Kartela: Idoia Beratarbide.
Ekoizpena: Metrokoadroka kolektiboa.

Informazio gehiago:
Donostia Kultura

2011/11/07

Hurrengo pieza Gasteizen!


Mintzolan pieza eskaini genuen pasa den astean: ESKERRIK ASKO: Mintzolako lan taldeari, mintegian izena emandako jendeari eta batez ere eta bereziki Julia Marin-i!!!

'Arra. Arraroa'ren sortze prozesuan m,urgildurik jarraitzen dugu. Prozesuaren parte bezala IRAKURKETA DRAMATIZATUA egingo dugu bi ahotsetan, Julia Marinen aholkuetan oinarriturik, Gasteizen: 'Hirigintza Barneratzailea: kaleek badute generoa' jardunaldien barruan, azaroaren 10ean 12:00etan Europa Kongresu Jauregian.

Eta bide batez, ZORIONAK 'Tripakiak' antzezlaneko lagunei!!!