2011/11/07

Azaroaren 2an 'Arra.Arraroa.' pieza laburra Mintzolan




Metrokoadroka kolektiboak sortze prozesuan den 'Arra.Arraroa' antzezlanaren zati bat eskainiko du Mintzolan, Julia Marinekin elkarlanean. 'Arra. Arraroa.' testua Oier Guillanek idatzi eta Artezblai argitaletxeak kaleratu du, bertan teatro-kodea idazkera poetikoarekin uztartzen delarik.

'Arra. Arraroa' antzezlanean egun 'gizona' izatea zer den gogoetatzen da, batez ere gizonek orain arteko ereduen inguruan duten zalantzarako eskubidea aldarrikatuz. IƱigo Ortega aktoreak hartu du bere gain testua oholtzan gorpuzteko erronka.

Mintzolan antzezlanaren lagin txikia eskainiko da pieza modura, antzezpena eta irakurketa tartekatuz, batez ere testua/ahotsarekin egindako lanari erreparatzeko xedez.

HEMEN egitaraua osorik.

Antzezlanaren estreinaldia: azaroaren 27an Guardetxean eta abenduaren 1ean Dokan, Donostia Kulturaren eskutik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina